KeePass Microsoft Windows, GNU/Linux, MAC OS eta beste hainbat sistema eragilerentzat, pasahitz kudeatzaile eroso bat da. Windows sistema erabiltzen badugu bertsio eramangarria ere bada, instalaziorik behar ez duena, eta pendrive batean eroso eraman dezakeguna.
KeePass erabiltzen ditugun webguneen sarrera datuak gordetzeko erabiltzen da (erabiltzaile eta pasahitza), eta datu base zifratu eta pasahitz nagusi baten bitartez segurtatua geratzen da.
Lotura: http://keepass.info/