VLC edo Videolan multimedia erreproduktorea erabiliz bideo baten audioa lortzea prozesu errez bat da.
Egiteko ondorengo pausuak jarraitu behar ditugu:
Medio => Convertir menuan sakatu.
Selección de archivos atalean, nahi dugun bideo gehitu behar dugu, Añadir botoia erabiliz. Bideo bat baina gehiago jar daitezke.
Ondoren Convertir/Guardar botoia sakatu eta Convertir aukeratuz.
Hurrengo pantailan ondorengo atalak bete beharko ditugu:
Fuente atalean bideo fitxategiaren helbidea agertu beharko litzateke.
Erdialdean, Perfil atalean, MP3 aukeratuko dugu, edota beste edozein audio formatu.
Behekaldea, Archivo destino atalean, sortuko den audio fitxategiaren karpeta eta izena aukeratuko ditugu.
Iniciar botoia sakatu eta gero VLC konbertsioa egiten hasiko da.