Datorren 2017ko apirilaren 2an, igandean, Lasarte-Oriako mendi bizikletarentzako zazpigarren edizioko lasterketa ospatuko da.
Andatzako menditik igarotzen diren 2 zirkuitu izango dira, 28km eta 620metroko desnibela eta 38km 1.100metroko desnibela dituztenak. 500 parte hartzaile gaindituko dira edizio honetan.
Izen emateen salneurria berdina da distantzia baterako zein besterako.
Salneurriak
Otsailak 20tik martxoaren 12rarte 10€
Martxoaren 13tik 30era 15€
Martxoaren 31etik apirilaren 1era (16ordu) 18€
Probaren webgunea: BTT Lasarte-Oria