Feedly RSS irakurlearen ordezkoak

Feedly RSS
Feedly RSS

Feedly, desagertutako Google Reader-en ondorengoa, RSS eta Atom bidezko edukiak sindikatzeko online zerbitzu bat da, non web orrialde eta blog desberdinak jarraitu eta irakurtzeko aukera errezten digun.

Duela gutxi, Feedly zerbitzuak, deber doako bertsioan, 100 iturburura mugatu du jarrai dezakegun iturburu kopurua. ehundaka feed ditugun erabiltzaileok iturri berriak gehitzea ekidituz. Muga honek bultzatuta beste online zerbitzu batzuen bila eraman nau eta hau da artikulu honen proposamena. Edozein gomendio da ongi etorria.

  1. Digg Reader. Google Reader zaharraren aurkezpena mantentzen du. Beste zerbitzuekin alderatuta ez ditu pertsonalizatzeko hainbeste aukera, baina bai komunena eta sare sozialekin lan egiteko aukera. Google Chrome nabigatzailearentzat estensioa du.
  2. InoReader. Erabiltzeko erraza eta garbia. Txantiloi eta itxura desberdinak ditu. Feedly eta beste zerbitzu batzuk bezala doako eta ordaindituako bertsioak ditu. Mugikorrentzak app-a eta Google Chromerako estensioa ditu. Instapaper eta Evernote-ekin integrazioa mantentzen du.
  3. AOL Reader. AOL, iraganean America Online bezala ezagutua, bere RSS irakurle propioa du. Online zerbitzuaz aparte iOS eta Androidentzat aplikazioa dute. Doako integrazioa Pocket eta Evernote-ekin. Doako bertsioan, 1.000 iturburuzko muga du.
  4. Feedspot. Beste RSS irakurleek bezala bai doako eta ordaindutako bertsioak ditu. Automatizatzeko aukera anitzak ditu eta Facebook, Twitter, Evernote eta beste hainbat zerbitzuekin konektatzeko aukerak ere.
  5. Commafeed. Google Chrome, Mozilla Firefox eta Opera nabigatzaileentzat estensioak ditu.
  6. NewsBlur. RSS fremium irakurlea. Feedly-ren alternatiba ona. Twitter, Instapaper, Tumblr, etab zerbitzuekin integratua dago. Baita iPhone, iPad eta Android sistementzat app-ak ditu.
  7. G2 Reader. Doako bertsioaren mugarekin gehinez 100 feed eduki daitezke eta publizitatez elikatua da. Ordaindutako bertsioak 29 US dolar/urte balio ditu.
  8. Tiny Tiny RSS. Ordenagailuentzat den bertsioa. PHP/MySQL erabiliz idatzia.
  9. The Old Reader. Webean oinarritutako RSS gehigarria.

Besteak: News Explorer, Feedbin, Feeder, Newsbeuter, Vienna-RSS, Get Pocket, Feed Reader, QuiteRSS, Great News.

Argitaratua
Teknologia gisa sailkatuta

Aitor Uranga-(e)k

Informatikari eta irakaslea.

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Configurar y más información
Privacidad